Asteburuan hasiko da Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa

2021/01/21 | Lehiaketa

Kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (1. eta 2. maila) lehiatuko dira; egoerak baimenduko balu, finalak martxoaren 28ko asteburuan jokatuko lirateke

Jardunaldi honetan ere (2021-01-24) beste txapelketa bati ekingo diote lurraldeko pilotariek: Eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketari. Ohi baino lehenago hasiko da lehia, ahalik eta pilotari gehienei jokatzeko aukera eskaintzeko asmoz, egungo egoerak baimentzen duen bitartean behinik behin.

 

 

Kadeteek (1., 2. eta 3. maila), jubenilek (1. eta 2. maila) eta nagusiek (1. eta 2. maila) hartuko dute parte txapelketa honetan.

 

 

Denek ekingo diote lehiari jardunaldi honetan. Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, otsailaren 21eko asteburura bitarte.

 

 

Lehen fasea bukatuta, denek jarraituko dute aurrera: multzo bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, eta hirugarren postutik seigarrenera sailkatutakoak eskualdeetako txapelketetan lehiatuko dira (Ekialdekoa eta Mendebaldekoa).

 

 

Martxoaren 14ko (kadeteak 1. eta 3. maila) eta martxoaren 21eko (gainontzekoak) jardunaldietan jokatuko dituzte finalerdiak hiru txapelketetan.

 

 

Final guztiak martxoaren 28ko astebururako aurreikusten dira.

 

 

Kategoria eta maila bakoitzeko data zehatzak eta, oro har, txapelketaren informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Eskuz banaka 4tE atalean dago ikusgai. Eta astez asteko partidak Kartelera txokoan kontsulta daitezke.

 

 

 






Ir arriba