Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa ere, martxan

2021/01/21 | Lehiaketa

Eskuz banakako eta gizonezkoen paleta argentinarreko lehiekin hasiko da, jardunaldi honetan

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa ere martxan da gaurtik (2021-01-21). Eskuz banakako lehia eta gizonezkoen paleta argentinarrekoa hasiko dira jardunaldi honetan. Eta, gauzak ondo, aurrerago hasiko dira eskuz binakakoa, emakumezkoen paleta argentinarrekoa eta xarekoa.

 

 

 

Eskuz banakako espezialitatean, kadeteetan, jubeniletan eta nagusietan (1. eta 2. maila) lehiatuko dira.

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, urtarrilaren 24ko asteburutik otsailaren 7kora bitartean.

Otsailaren 21eko jardunaldian izango dira finalerdiak. Eta finalak otsailaren 28rako aurreikusten dira (beti ere osasun egoerak eta neurriek posible egiten badute).

 

 

 

Gizonezkoen paleta argentinarrari dagokionean, nagusietan lehiatuko dira (1. eta 2. mailan).

Ligaxka jokatuko dute hauek ere, urtarrilaren 24tik martxoaren 7ra bitartean.

Martxoaren 21eko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak eta, ondo bidean, martxoaren 28ko asteburuan izango dira finalak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin.

 

 

 






Ir arriba