Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari hautagaitzak onartuta, behin-behinean
2020/11/26 | Hauteskundeak
GEPFko Hauteskunde Batzordeak Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak behin-behinean onartu ditu, eta erreklamazioak egiteko epea zabaldu du, astelehena bitarte, hilak 30
![]() Aurrera jarraitzen du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesuak. Atzo (2020-11-25), hain zuzen ere, Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako hautagaitzak aurkezteko epea bukatu zen.
Horren harira, Hauteskunde Batzordea bildu eta ondorengo akordioak hartu zituen:
Beraz, astelehenean, hilak 30, Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak ebatzi eta Batzar Orokorrerako hautagaiak behin betiko aldarrikatuko ditu. Era berean, Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak deitu beharko lituzke, baina aurkeztutako hautagaitzek beharrezko batzarkide kopurua gainditu ez dutenez, ez da beharrezkoa izango hauteskundeak egitea, eta horixe adierazi beharko du.
Hauexek dira, hain zuzen ere, GEPFko Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztutakoak:
EPAILEAK
PILOTARIAK
Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean. |
|