Zabalik da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Batzar Orokorrerako hautagaitzak aurkezteko epea

2020/11/20 | Hauteskundeak

Hilaren 25a, asteazkena, izango da horretarako azken eguna; hautagaitza inprimaki ofizialean aurkeztu beharko da, eta bi modutan egin ahal izango da: GEPFko bulegoan, aldez aurretik hitzordua adostuta, edo e-mailez, hainbat baldintza betez

Badoa pixkanaka aurrera Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua

 

 

 

Atzo (2020-11-19), esaterako, hauteskunde erroldari eta egutegiari erreklamazioak aurkezteko epea bukatu zen. Hauteskunde Batzordea bildu, eta alegaziorik izan ez denez, ondorengo akordioak hartu zituen:

  1. GEPFeko Batzar Orokorrerako eta Zuzendaritza Batzorderako Hauteskunde Egutegia behin betiko onartzea (albiste honi erantsitako lehendabiziko dokumentua)
  2. Hauteskunde errolda behin betiko onartzea
  3. Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari estamentuetarako hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzea. Epe hori hilaren 25ean, asteazkena, amaituko da, 20:00etan
  4. Batzar Nagusirako eta Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko inprimaki ereduak onartzea
  5. Batzar Nagusirako hautagaitzak aurkezteko prozedura onartzea

 

 

 

Hain zuzen ere, Batzar Orokorrerako epaile eta pilotari estamentuetarako hautagaitzak aukezteko prozedura honakoa izango da (albiste honi erantsitako bigarren dokumentuan kontsulta daiteke):

  1. GEPFko bulegora joan eta inprimaki ofiziala aurkeztu. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik, posta elektronikoz (administrazioa.pilota@kirolak.net) edo whatsappez (621 33 26 60)
  2. administrazioa.pilota@kirolak.net helbidera mezu elektronikoa helarazi, hautagaitza aurkezteko inprimaki ofiziala eta NANaren kopia erantsiz eta whatsappa duen telefono zenbaki bat emanez. Behin mezua jasota, federazioak whatsappeko bideo-dei bat egingo du, datuak berresteko
     

Gogoratu hautagaitzak aurkezteko epea datorren asteazkenean, hilak 25, bukatuko dela, 20:00etan.

 

 

 

Hauteskunde prozesuari buruzko informazio guztia webgune honetako Dokumentazioa-Hauteskundeak-Hauteskundeak 2020 atalean kontsulta daiteke. Aurrez aurre kontsultatu nahi duenak federazioaren bulegoan izango du ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia); hitzordua eskatu beharko du bertaratu nahi duenak: goizez 621 33 26 60 telefono zenbakian, eta arratsaldez 693 05 91 21ean.

 

 

 










Ir arriba